XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1527an beste kasu larri bat gertatu zen Nafarroan: hasiera, 11 eta 9 urtetako bi neskatxoren aurkako salaketaz izan zuen.

Orduantxe izan; zuen Ofizio Santuak bere lehen eskuhartze garrantzitsuetariko bat.

150 pertsona zeuden erruduntzat.

Salaketak betikoak: batzarreak egin, umeak hil, uztak eta fruituak hondatu...

Urte berean Bizkaian ere zeharo kezkaturik zeuden.

Horrela, Enkarterrietan justizia zibilak pertsona batzuk atxilotu zituen; salaketak goian aipatutako berberak ziren.

1529an Ayala inkisidorea agertu zen, Ofizio Santuaren jokaera barkabera eta moderatua erakutsiz.

Gipuzkoan ere Batzarre Nagusiek, sorginen ugaritzeaz kezkaturik, gaitz hori nola erauzi aztertzen ihardun zuten 1530ean.

1533an, berriro Erronkari haranean sortu zen arazoa.

Eta Bizkaiko Enkarterrietan ere bigarren aldiz 1538an: Valdeolivas inkisidorea Bizkaira heldu zenean, 30 pertsona aurkitu zituen atxiloturik eta euren delitua aitorturik.

Hala ere berak, hobeki aztertuz, beldurraren eraginez egin zituztela euren buruak errudun, atera zuen, eta bizpahiru soilik izango zirela benetan egozten zitzaien delituaren errudun.

Herritarrak amorru bizitan zeuden sorginak sutara jaurtikiak izan zitezen, baina Ofizio Santuak herriko eragin edo presio horri jaramonik ez egiteko idazten dio.

Garai honetan, Inkisizioaren jarrera, kritiko eta sinesgogorra zen sorginkeriari buruz.

Haren jarrera arrazoizko eta heldua guztiz kontrajarria ikusten dugu herrian, justizia zibilean eta akordio antidemoniakoetan nabari zen jarrerarekin gonbaratuz, hauengan sorgin ustekoen aurkako joera itsu gogorra nabari baitzen.

1539an Valdeolivas inkisidoreak egindako txostenean zera adierazten da: birau heretiko eta deabruari dei egiteak ezjakintasunagatik zirela eta inguru hura luzaro apezpikurik gabe egonagatik.